Gabardito-Lizarara joango dira larunbatean, eta igandean itzuli. Zazpi-zortzi ordu inguruko ibilaldia antolatu du Girizia mendi taldeak.
Bisaurin mendia (Arg.: kepacastro.blogspot.com.es)
Asteburu honetan Camille Sendaren barrutik ibiliko dira mendizaleak Girizia mendi taldeak prestatutako irteeran. Gabardito-Lizarara joango dira larunbatean, eta igandean itzuli. Zazpi-zortzi ordu inguruko ibilaldia antolatu dute (atsedenak barne), 14 kilometro guztira. Gabarditotik atera, Salto la Vieja pasa, Plandaniz, Foraton lepoa, Bisaurin mendia (2.670 metro) egin eta Lizaran bukatuko dute.
Izena emateko Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
online egin daiteke. 55 euro balio du, autobusa, aterpea eta gosaria barne. Afaria nahi izanez gero, 14 euro gehiago ordaindu behar da eta izena ematerakoan egin behar da ordainketa.