Asteazkenean eztabaidatuko dute udalbatzarrean kaiko Herrerarako herritarrek landutako proposamena
Asteazkenean (hilak 18), 19:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan. Hortxe La Herrera Herrira Herri Batzordeak herritar guztiei luzatu nahi dien deialdia. Ezohiko udalbatzarra deitu dute egun horretarako, eta eztabaidagai puntu bakarra: herritarrek azken bi urtetan kaiko Herrera ordenatzeko auzolanean landu duten hirigintza proposamena. Gaur luzatu du deialdia La Herrera Herrirak, agerraldian. Parte-hartzera deitu dituzte herritarrak, eta eskerrak luzatu diete orain arte egin duten bidean lagundu duten guztiei “orain dela bi urte utopia zena errealitate bihurtu dutelako”. Udaleko Hirigintza Saileko Aholkulari Kontseiluaren oniritzia Pozik dira La Herrera Herriran lanean dihardutenak, besteak beste, Udalaren aholkulari kontseiluak oniritzia eman diolako beren proposamenari. Orain udalbatzarrak eman beharko dio argi berdea etorkizunean gauzatuko bada. “Bada garaia alderdiek beren jarrera adieraz dezaten”, esan dute, “maiatzaren 22an botoa ematera joandakoan herritarrek zer bultzatzen ari diren jakin dezaten”. “Mugarritzat” jo dute lortutakoa eta alderdiei eskaera zuzena egin diete: proposamena onar dezatela. Bien bitartean, atxikimenduak biltzen jarraitzen du herritarren batzordeak. Bihar eguerdian Donibanen izango dira sinadurak jasotzen, eta San Pedron eta Antxon datozen egunotan. Honez gero, 4000 atxikimendu inguru bildu dituzte.
Asteazkenean (hilak 18), 19:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan. Hortxe La Herrera Herrira Herri Batzordeak herritar guztiei luzatu nahi dien deialdia. Ezohiko udalbatzarra deitu dute egun horretarako, eta eztabaidagai puntu bakarra: herritarrek azken bi urtetan kaiko Herrera ordenatzeko auzolanean landu duten hirigintza proposamena. Gaur luzatu du deialdia La Herrera Herrirak, agerraldian. Parte-hartzera deitu dituzte herritarrak, eta eskerrak luzatu diete orain arte egin duten bidean lagundu duten guztiei “orain dela bi urte utopia zena errealitate bihurtu dutelako”.
Udaleko Hirigintza Saileko Aholkulari Kontseiluaren oniritzia
Pozik dira La Herrera Herriran lanean dihardutenak, besteak beste, Udalaren aholkulari kontseiluak oniritzia eman diolako beren proposamenari. Orain udalbatzarrak eman beharko dio argi berdea etorkizunean gauzatuko bada. “Bada garaia alderdiek beren jarrera adieraz dezaten”, esan dute, “maiatzaren 22an botoa ematera joandakoan herritarrek zer bultzatzen ari diren jakin dezaten”. “Mugarritzat” jo dute lortutakoa eta alderdiei eskaera zuzena egin diete: proposamena onar dezatela.
Bien bitartean, atxikimenduak biltzen jarraitzen du herritarren batzordeak. Bihar eguerdian Donibanen izango dira sinadurak jasotzen, eta San Pedron eta Antxon datozen egunotan. Honez gero, 4000 atxikimendu inguru bildu dituzte.