Udalbatzarrak bere egin du La Herrera Herriraren proposamena
EAE-ANV, EB eta atxiki gabeko zinegotzi Miriam Canoren aldeko botoekin aprobatu zen atzo, ezohiko udalbatzarrean La Herrera Herrira herri batzordeak kaiko Herrera ordenatzeko landutako hirigintza proposamena. Kontra botatu zuten PSE-EEk eta PPk, eta EAJko bi zinegotziak abstenitu egin ziren. Herritar ugari bildu zen Trintxerpeko alkateordetzan, alderdien eztabaida zuzenean jarraitzeko. Aldarriak eskuan, txaloak eta kexak entzun ahal izan ziren maiz hautetsien hizketaldien ondoren. La Herrera Herrira Herri Batzordeak bere proposamena azaltzeko landu duen ikus-entzunezkoaren emisioarekin abiatu zen udalbatzarra, batzordeko kideak hala eskatuta. Ondoren Maider Ziganda alkateak bidea eman zion eztabaidari. Atxiki gabeko zinegotzi Miriam Cano lehenik, eta EAJren bozeramaile Jose Luis Goikoetxeak ondoren, egitekoa zen botazioaren gaineko zalantzak azaleratu zituzten lehenik, beren botoa zein izango zen argitu gabe. Oposizioko gainontzeko alderdiek, aldiz, lehen unetik argitu zuten beren jarrera. PPk herritarren proposamena Herrerara mugatzen zela eta portua orokorren aztertu behar zela argudiatuta kontra agertu zen. EBk aldeko jarrera agertu zuen eta PSE-EEk aldiz, kontrakoa. Sozialisten bozeramaile Bixen Itsasok esan zuenez, “herritarrei parte hartzeko eman zaien aukera legegintzaldi osoan ukatu egin zaie oposizioko alderdiei”. Herritarren proposamena funtsean gustuko duten arren, “Gobernu Taldearen itzalpean” sortu izanagatik, kontra botatuko zutela iragarri zuen, han bildutako herritar ugariren haserrea eraginez. “Parte hartze foroetan izan naizenetan ez didate [...]
EAE-ANV, EB eta atxiki gabeko zinegotzi Miriam Canoren aldeko botoekin aprobatu zen atzo, ezohiko udalbatzarrean La Herrera Herrira herri batzordeak kaiko Herrera ordenatzeko landutako hirigintza proposamena. Kontra botatu zuten PSE-EEk eta PPk, eta EAJko bi zinegotziak abstenitu egin ziren.
Herritar ugari bildu zen Trintxerpeko alkateordetzan, alderdien eztabaida zuzenean jarraitzeko. Aldarriak eskuan, txaloak eta kexak entzun ahal izan ziren maiz hautetsien hizketaldien ondoren. La Herrera Herrira Herri Batzordeak bere proposamena azaltzeko landu duen ikus-entzunezkoaren emisioarekin abiatu zen udalbatzarra, batzordeko kideak hala eskatuta. Ondoren Maider Ziganda alkateak bidea eman zion eztabaidari. Atxiki gabeko zinegotzi Miriam Cano lehenik, eta EAJren bozeramaile Jose Luis Goikoetxeak ondoren, egitekoa zen botazioaren gaineko zalantzak azaleratu zituzten lehenik, beren botoa zein izango zen argitu gabe. Oposizioko gainontzeko alderdiek, aldiz, lehen unetik argitu zuten beren jarrera. PPk herritarren proposamena Herrerara mugatzen zela eta portua orokorren aztertu behar zela argudiatuta kontra agertu zen. EBk aldeko jarrera agertu zuen eta PSE-EEk aldiz, kontrakoa. Sozialisten bozeramaile Bixen Itsasok esan zuenez, “herritarrei parte hartzeko eman zaien aukera legegintzaldi osoan ukatu egin zaie oposizioko alderdiei”. Herritarren proposamena funtsean gustuko duten arren, “Gobernu Taldearen itzalpean” sortu izanagatik, kontra botatuko zutela iragarri zuen, han bildutako herritar ugariren haserrea eraginez. “Parte hartze foroetan izan naizenetan ez didate inoiz alderdiaren karneta eskatu. Kolore guztiak gaude hemen, eta zuk iraindu egin gaituzu” erantzun zion Itsasori herritar batek. EAEk , azkenik, herritarrak zoriondu zituen, beren ekimena Euskal Herri osoan aitzindari izan dela esanez, eta bere egin zuten herritarren proposamena. “Ni ere banaiz La Herrera Herrira” esan zuen Obdu Lorenzok. Asko dira azken urteetan kaiko Herrera ordenatzeko aurkeztu diren proposamenak, baina herritarrek argitu eta nabarmendu zutenez, proposamen honek badu beste guztiek ez duten gainbalioa. “Proposamen hau gurea da. Pasaian eta pasaitarrek sortua” nabarmendu zuten.
Alderdi guztiek aitortu zieten egindako lana herritarrei, eta herritarrek, beren aldetik proposamena beraiena egin zezatela eskatu zieten behin eta berriz hautetsiei, udalbatzarraren babesa baino ez zela falta argudiatuta. Herritarrek landutako ordenazio proposamena 4000 atxikimendutik gora bildu d
itu honez gero, eta herriko eragile sozial eta kultur eragile askok agertu diote babesa.