Bihar hasiko dira Ihoteak Oiartzunen. Sorgin eta Azeri Dantza egingo dute, 19:00etan, eta intxixu eta sorginek udaletxea hartuko dute.
Ihoteetako kuestazioa, Iturriotzen
Oiartzunen jai giroa nagusituko da bihartik igandera arte. Izan ere, gaur arratsean intxixuak eta sorginak jaitsiko dira Done Eztebe plazara, Aiako Harria utzita. Udaletxea hartuko dute, eta eurak izango dira herriaren jaun eta jabe. Euren agintea ezarriko dute, zakarkeri eta festarena.
Zortzi dira intxixuak, herriko auzoak bezainbeste. Mendiko sorginak, berriz, baserrietan bizi direnekin elkartuko dira.
Bandera jartzearekin eta Azeri eta Sorgin dantzekin hasiko dira Ihoteak, eta ondoren poteoa egingo dute zakuz jantzita.
Bihar goizean zaku mozorroa utzi eta poxpolinarena jantziko dute, etxez etxe kuestazioan aritzeko. Bildutakoa bakoitzak bere auzo elkartean bazkalduko du, eta plazara joango dira arratsaldean, poteatzera. Igandean dantza izango da nagusi, eta 19:00etan intxixu eta sorginak agurtuko dituzte.
EGITARAUA
Ostirala
19:00. Azeri dantza eta Sorgin dantza. Ondoren, intxixu eta sorgina. Segidan, poteoa.
Larunbata
09:00. Kuestazioa auzoetan.
14:30. Bazkaria auzoetan.
18:00. Auzoetakoak plazara joan eta poteoa egingo dute.
Igandea
09:00. Diana txistulariekin.
11:00. Beheko Plazatik karroxa eta kalejira.
19:00. Intxixu eta sorginei agurra. Ondoren, suzko akerra.