Saretuz-ek antolatu du Francis omentzeko ekitaldia, polizia batek hil eta 36 urtera
Iazko uztailean margotu zuten zebrabidea
1979ko ekainaren 10eko goizaldean polizia batek Vicente Vadillo
Francis trabestia hil zuen tiroz, Iztietako dantzaleku batean. Iaz, 35. urteurrena zela eta, Saretuz-ek zein beste hainbat eragilek Iztieta eta Erdigunea lotzen dituen zebrabide bat transexual, lesbiana, gay eta bisexualen eskubideak aldarrikatzen dituen ortzadarraren koloreekin margotu zuten. Orduan sortu zen Homofobiaren Aurkako Zebrabidea. Gainera, plakatxo bat jarri zuten Francis oroituz eta homofobia salatuz eta sexu askatasuna aldarrikatuz.
Urtebetean izan duen higadura dela eta, pintura eskualdia emango diote asteartean. 23:00etan jarri dute zita, zebrabidean. Saretuz, EHGAM eta Gurekin Iztietako Auzo elkartea izango dira bertan, eta Francis gogoratuko dute auzolanean.