"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ramuntxo Sagarzazu da Baigorriko laugarren atxilotua

Elkarretaratzea egin dute Doneztebe plazan hamarnaka herritarrek eta biharko ere deialdia egin dute, 20:00etan plazan bertan.

Elkarretaratzea Oiartzun

Elkarretaratzea egin dute plazan

Ramuntxo Sagarzazu oiartzuarra atxilotu dute Baigorrin, gaurko atxiloketen laugarrena da. Iratxe Sorzabal irundarra, David Pla ustez ETAko zuzendaritzako kideak eta Pantxo Flores etxebizitzako jabea atxilotu dituzte Baigorrin. Frantziako Polizia eta Guardia Zibila izan dira elkarrekin operazioa egiten.  ETAren armen kudeketarekin harremandu ditu atxilotuak Espainiako Barne Ministerioak. Elkarretaratzea egin dute Doneztebe plazan hamarnaka herritarrek eta biharko ere deialdia egin dute, 20:00etan plazan bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.