"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Zatikako planarekin Lezo arriskuan dela salatu dute hamarnaka herritarrek

Parte hartze sozialerako aukera emango duen prozesua martxan jarri eta Lezoren interesen alde egin dezan eskatu diote udalari.

PTP-Agerraldia

PTP-Agerraldia

LZP Lurraldearen Zatikako Planak Lezon eta lezoarrengan izan ditzaken ondorio “negargarriak” salatzeko agerraldia egin zuten atzo arratsaldean hamarnaka herritarrek Gurutze Santuaren plazan. LZPk izan ditzaken ondorioak azaltzearekin batera, eskaera zuzena egin zioten bildutakoek gobernu taldeari: parte hartze sozialerako aukera emango duen prozesua martxan jartzeko eskatu diote batetik,  eta Lezoren interesen alde egin dezan, bestetik.Horretarako beharrezkoak diren alegazioak aurkezteko eskatu dio Lezoko Udalari atzo agerraldian bildutako herritar taldeak, “epeak amaitzear daude gainera helegiteak aurkezteko”. Parte hartze prozesuaren bidez, herritarrek benetako informazioa jaso eta eztabaidarako gunea izatea bermatuko lukela udalak gaineratu zuten agerraldian. Sinadura bilketa Agerraldian irakurri zuten idatziarekin sinadura bilketa ari da egiten LZPren aurkako herritar taldea, bestalde. Horren harira, atzo jakinarazi zuten dagoeneko 100 bat herritarrek bat egin dutela. Sinadura horien bidez, Lurraldearen Zatikako Plana hurrengo udalbatzan eztabaidatzea eskatuko diote udal gobernuari. Idatzia euskaraz
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.