Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Birziklatzeko ahalegina "zigortzen" dela salatu dute Oiartzun, Usurbil eta Hernaniko alkateek

Agerraldi bateratua egin dute, San Markos Mankomunitateko aurrekontuek epailearen sententzia betetzen ez duela salatzeko.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/02/04
usurbil, hernani eta leonet

Xabier Arregi (Usurbil), Luis Intxauspe (Hernani) eta Jexux Leonet (Oiartzun)

Jexux Leonet Oiartzungo alkateak, Usurbil eta Hernanikoekin batera, agerraldia egin du Hernaniko udaletxean, San Markos Mankomunitatearen aurrekontuek epailearen sententzia betetzen ez duela salatzeko. Horrela, hiru alkateek salatu dute “birziklatzeko ahalegina zigortu” nahi dela. “Hori guk esaten dugu eta justiziak ere arrazoia eman digu”, zehaztu dute. Horrela, 2014ko aurrekontuei errekurtsoak jarri zizkietela gogorarazi dute, jasotako zerbitzuaren araberako ordainketa egitearen alde. “Horren ondorioz”, gaineratu dute alkateek, “hondakinak ongi kudeatzeak, birziklapenaren alde egiteak, onurak izan ditu urteotan: ingurumenarekiko onurak eta herritarren poltsikorako onurak”. Egun Kultura diputatua den Denis Itxasorentzako ere hitzak izan dituzte. “Mankomunitateko presidente izatera iritsi zenean, esan zuen epaitegiek aginduko zutela nork zuen arrazoia. Epaileek erabaki dute, eta zerbitzuen araberako ordainketa defendatzen genuenoi eman digute arrazoia”, berretsi dute. 2016an, berriro EAJk eta PSE-EEk osatzen dute mankomunitateko agintaritza. Epaiari “entzungor” egin diotela gaitzetsi dute hiru alkateek. Izan ere, aurtengo aurrekontuan, berriro, jasoko ez dituzten zerbitzuengatik kobratuko diete hiru udal horiei. “Jarrera arduragabea” dela iritzi dute, eta herritarrei “kalte” egiten diotela azaldu dute: “Inguruko herrien gastua hartu behar dute bere gain”. 177.000 euro dira guztira. Oiartzun, Usurbil eta Hernaniko alkateen arabera, euren udalei udalei ez ezik, gainontzekoei ere kalte egingo die erabakiak. “”Batetik”, aipatu dute, “birziklatzeko ahaleginik handiena egiten duten duten herritarrak kaltetzen ditu, baina baita ere orain arte zegokiena ordaindu ez duten herriak ere”. Sententziaren aplikazioaren atzerapenaz ere ohartarazi dute: “Zenbat eta gehiago luzatu, handiagoa izango da denon artean ordaindu beharreko zorra”. Ildo horretan, Errenteria-Orereta, Donostia eta Lasarte-Oriako herritarrei “bereziki eta zuzen-zuzenean” eragingo diela azaldu dute. Horregatik, sententzia ahal bezain laster aplikatzea esaktu dute. GHKren tarifak San Markosen jarreraz gain, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarena (GHK) ere arbuiatu dute. “Birziklatzeko ahaleginak egiten dituzten herritarrak saritu beharrean, zigortu egiten dituzte. Horren adibide da tarifen igoera berria”, kritikatu dute. GHK eta Gipuzkoako Foru Aldundiak errauste planta eraikitzearekin “itsututa” daudela iritzi dute, eta erakundearen zorrak estaltze aldera, errefusaren gaineko tarifa ez ezik, organikoarena ere igo dute. “GHKren estatutuek gaikako bilketa saritzen dutela diote, baina erabaki honek argi utzi du gutxiago sortu eta gehien birziklatzen dutenak zigortzen dituztela”. Bi galdera egin dizkiete GHK kudeatzen dutenei: “Zer dela eta zigortzen dituzue gutxien sortzen eta gehien birziklatzen dituzten herritarrak? Zergatik igo duzue organikoaren tarifa?”. Tarifen igoera “errauste plantaren dirdirak itsututa, ingurugiroaren, osasunaren eta herritarren ongizatearen aurkako erabakia hartu dutenaren adierazgarri da”. Azkenik, argi utzi dute euren lehentasuna ordezkatzen dituzten udalerrietako herritarren interesak defendatzea dela. “Gipuzkoako agintean daudenei ere dei egiten diegu gipuzkoarren interesak babesteko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabalduko dute gaur Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.