Gure Esku Dagok auzoz auzo aurkeztuko du herri kontsulta

Herritarrek kontsultak duen garrantzia jabetzea nahi dute, eta eurekin galdera adostu. Bihar hasiko dira, Arraguan.

gure esku dago oiartzun

Ostiralean inauguratu zuen Gure Esku Dagok lokala, San Juan kapillan.

Datorren urteko martxoaren 19an herri kontsulta egingo da eskualdeko lau udalerrietan, Demoarso iniziatibaren barruan. Oraindik hamar hilabete baino gehiago geratzen diren arren, lan asko egiteko dagoela jakinarazi du erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarteak. Horrela, galdera zein izango den adostu nahi dute herritarrekin, baita ere ariketa horren garrantziarekin jabetzea. Horrela, auzoz auzo aurkeztuko dute iniziatiba, bihartik hasita. Honakoa izango da egitaraua:
  • Arragua: Hilak 4, asteazkena, Aldeguna elkartean, 19:00etatik aurrera.
  • Iturriotz: Hilak 9, astelehena, auzo lokalean, 19:00etatik aurrera.
  • Ergoein: Hilak 11, asteazkena, Auzokalte elkartean, 19:30etik aurrera.
  • Gurutze: Hilak 12, osteguna, Bizardia elkartean, 19:00etatik aurrera.
  • Karrika: Hilak 16, astelehena, Artaso elkartean, 19:00etatik aurrera.
  • Altzibar: Hilak 16, astelehena, eskoletan, 19:30etik aurrera.
  • Ugaldetxo: Hilak 17, astartea, Atamitxen. Ordutegia konfirmatzeke.
  • Elizalde: Hilak 18, asteazkena, San Juan kapillan. Ordutegia konfirmatzeke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.