Erabakitzeko eskubidearen aldarria izango duten ekitaldi ugari egingo dituzte datorren astearte, ostirala eta larunbatean.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko astea iragartzen duen kartela
Erabakitze Eskubidearen Aldeko Astea egingo dute datorren astean Oiartzunen, Gure Esku Dagok akuilatuta. Eskubide horren aldarria herrian piztu nahi dute, eta horretarako Oiartzungo eragile eta talde ugari ekarri dituzte antolakuntzara. Ugaldetxoko Eskolak Kultur Elkartea, Katatxulo gaztetxia, Gure Esku Dago, Oiartzungo Musika Taldeen Elkartea eta udala dira jardunaldiak antolatu dituzten eragileak. Erabakitzeko eskubidea aste osoan aldarrikatuko badute ere, hirutan antolatu dituzte ekitaldiak.
Horrela, asteartean, mahai ingurua egingo dute udaletxeko pleno aretoan, aldarriarekin bat egiten duten lau lagunekin. Denak sentsibilitate politiko ezberdinetakoak dira. Honakoak izango dira 19:00etatik aurrera euren iritziak azaleratuko dituzten lauak: Luke Uribe-Etxeberria (EAJ), Juanjo Agirrezabala (EH Bildu), Paco Alvarez (PSE-EE) eta Ion Collar (Ahal Dugu).
Datorren asteko ostiralean, berriz, toki eta ordu berean,
Gazta zati bat dokumentala eskainiko dute. Goierriko Gure Esku Dagoko kideekin solasaldia egongo da segidan.
Larunbata, ekitaldiz lepo
Hilaren 14rako, larunbata, egitarau oparoarekin iritsiko da. Izan ere, eguerditik hasita, eta goizeko ordu txikietara arte, egongo da aldarria eta jaia uztartzeko aukera. Honakoa izango da egitaraua:
- 12:00etan: 32band, Kontzejupe Plazan.
- 14:00etan: Herri bazkaria, Kontzejupe Plazan.
- 16:00etan: Hartu trena lipdubaren grabaketa.
- 18:00etan: Kontzertuak, Ibargain parkean: Etiam, Autobus Magikoa eta Nonguajazz.
- 19:30ean: Kontzertuak, Landetxe plazan: Jonpe ta Zetas, Mil Demonios eta A tiro limpio.
- 21:00etan: Piztu erabakia, kriseiluen iniziatiba, hilerriko aparkalekuan.
- 22:00etan: Kontzertuak Done Eztebe plazan: The Bobby’s, Yakovlev-42, Kaos Urbano eta talde sorpresa.
Herri bazkarira joan nahi duenak, txartelak honako tokietan erosteko aukera izango du, zortzi euroren truke: Makutxo eta Amazkar tabernetan eta Garmendi txokolategian. Bestalde, Gure Esku Dagok Demoarso iniziatibaren
auzoz auzoko aurkezpenekin jarraituko du datorren astean.