Ostegunean zita jarri dute leku berean higadurak itzalitako koloreei bizia emateko, eta beste urtebetez Francis gogoan izateko.
Homofobiaren Aurkako Zebrabidea margotuko dute hirugarrenez
Hirugarren urtez, Iztieta eta Erdialdea elkartzen dituen Homofobiaren Aurkako Zebrabidea margotuko dute ostegun gauean, Saretuzek, EHGAMek eta Gurekin Iztietako Auzo Elkarteak deituta. Polizia batek Vicente Vadillo
Francis trabestia Iztietako Apolo dantzalekuan tiroz hil zuela 37 urte beteko dira ostiralean (hilak 10). 32 urte zituen Francisek. Transexual, lesbiana, gay eta bisexualen eskubideak aldarrikatzen dituen ortzadarraren koloreekin margotu zuten Saretuzek eta beste hainbat eragilek zebrabide hori orain bi urte Francis oroitzeko. Plaka ere jarri zuten.
Ostegunean zita jarri dute leku berean higadurak itzalitako koloreei bizia emateko, eta beste urtebetez Francis gogoan izateko. Orain arte bezala, auzolanean eta elkarlanean berrituko dute zebrabidea, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. 23:00etan elkartuko dira Iztietako Nafarroa Hiribidean.