Oarsoaldeak zazpi proiektu diruz laguntzeko aukera izango du Oarsoaldea Garapenerako agentziaren bidez.
Etzi hasiko da kanpaina. Ezkerreko koalizio subiranistak Iruna joateko deia egin du, eta presentzia edukiko dute kalean zein etxeetako buzoietan.
Helburua herritarren erorketak saihestea da eta 5.000 euroko diru zatia bideratu du udalak horretarako.
Ostiralean hasiko dira Ergoiengo festak. Auzokalte elkartearen eta Uztapide plazaren inguruan egongo da zerekin gozatu.
Abuztuaren 26ra arte bidali daitezke lehiaketarako film laburrak.
Kimche Mapu irratiaren emisioa bideratzen zuen sorgailua konpontzeko dirua jasoko dute, eta jasaten duten errepresioaren aurrean babesa adieraziko diete.
Ostegunean zita jarri dute leku berean higadurak itzalitako koloreei bizia emateko, eta beste urtebetez Francis gogoan izateko.
Geltokia bera eta geltokiaren sarrera aspaldidanik utzita daudela salatu du alkateak.
Irungo Musika Eskolako eta Auntxako trikitilariak ariko dira Kontzejupean.