Larzabal etxadiko aparkalekua konponduko dute

Arraguako orubea asfaltatzeaz gain, multikirol pista bat ere jarriko dute. Obrak datorren astean hasiko dira.

Larzabal etxadi ondoko aparkalekua asfaltatu eta konpontzeko lanak datorren astelehenean hasiko dira. Udalak jakinarazi duenez, euren zatia konponduko dute, anbulatorioaren parekoa Errenteriako Udalarena baita. Horrela, aparkalekua konpontzeaz gain, hainbat kirol praktikatzeko pista bat ere jarriko dute. Bi hilabete iraungo dute lanek. Aparkalekua konpontzea zein kirolerako gunea jartzea Arraguako auzotarren aspaldiko eskaera da. Bide batez, lanek irauten duten bitartean sortuko diren eragozpenengatik barkamenak eskatu ditu Oiartzungo Udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.