Gurutzeko festek data berria estreinatuko dute aurten

Gurutzeko festak irailaren 16tik 18ra izango dira, festa batzordeak data hobeak direla erabakita.

Gurutzeko festen hutsunea, abuztu bukaeran, sentitu baldin badu, lasai egon dadila: hilaren 16tik 18ra ospatuko dituzte. Festa Batzordeak data aldatzea erabaki zuen, abuztua hilabete lasaia delako ezer antolatzeko. Ohi bezala, adin eta gustu guztientzako jarduerak antolatu dituzte. Horrela bada, honakoa da prestatu duten egitaraua: IRAILAK 16, OSTIRALA:
  • 17:30ean: Auzoaren apainketa.
  • 19:00etan: Suziriak festei hasiera emateko.
  • 21:00etan: Kantu afari herrikoia.
  • 22:00etan: Truk txapelketa, Bizardian.
IRAILAK 17, LARUNBATA:
  • 11:00etan: Kolore festa eta mural margoketa.
  • 12:00etan: VII. Tortilla lehiaketa.
  • 17:30ean: Haur jolasak, apar festa eta txokolatada. Gero, buruhandiak.
  • 21:00etan: Bertso-afaria Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin, Bizardia Elkartean (Sarrerak 20 euroan Toki Alai, Makutxo eta Amazkarren).
  • 22:00etan: Ooooh Paris antzezlana (Txinalka).
  • 01:00ean: The Bobbys eta Autobus Magikoa.
IRAILAK 18, IGANDEA:
  • 09:00etan: Goiz eresia.
  • 10:30ean: Meza.
  • 11:00etan: Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia.
  • 12:00etan: Pilota partidak.
  • 14:00etan: Auzo bazkaria.
  • 18:00etan: Segalariak eta aizkolariak.
  • 19:00etan: Gorritiren showa. Gero, buruhandiak eta sardin jatea.
  • 22:00etan: Zezensuzkoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.