Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna egingo da hilaren 25ean. Horren harira antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatu dute lau udalek.
Arberas, Ekiza, Lekuona eta Lopez-Etxezarreta, Oiartzunen egin den agerraldian.
1960ko azaroaren 25ean, Leonidas Trujillo Dominikar Errepublikako diktadorearen aginduz, Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal ahizpa opositoreak —eta euren txoferra— hil zituzten. 1999tik aurrera, egun hori, azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Eguna da nazioartean.
Horren harira, eskualdeko lau udaletako ordezkariek agerraldia egin dute gaur. Pasaia eta Lezoko Gizarte-Ongizate zingotziak (Sergio Ekiza eta Noemi Arberas, hurrenez hurren) eta Garazi Lopez-Etxezarreta eta Agurtzane Lekuona (Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo Feminismo zinegotziak, hurrenez hurren) izan dira agerraldian.
Lekuonak aldarrikatu duenez, Oarsoaldeko lau udalek, bakoitzaren udalerrietan emakumeentzako espazio eta bizitzak nahi dituzte lau udalek, “biolentziarik gabekoak”. Oiartzungo Feminismo zinegotziak, lau udalen izenean, “gizon-emakumeen arteko parekidetasun erreala izango den jendartea lortzeko” duten konpromisoa berretsi du.
Horrela, indarkeria matxistaren kontra udalek hartutako hainbat konpromiso zerrendatu ditu Lekuonak: “Gure eskumenen arloan politika aktibo, integral eta koordinatuak garatzea berdintasunaren eta tratu onaren alde; erakundeen arteko koordinazio mahaiak eta protokoloak sortzea; indarkeria matxista jasan duten emakumeei zerbitzua ematea, eskatzen dutenean eta emakumeen ahalduntzean oinarrituta”.
Autolaguntza tailerra, eskualdekoa
Konpromisoetako bat da eskualde mailako autolaguntza tailerra martxan jartzea. Aurten ere, indarkeria matxista jasan duten programa emakumeentzako laguntza programa abiarazi dute. Asteazkenero, Errenteria-Oreretako Merkatuzarren, 17:30etik 19:30era, erabakiak hartzen ahalduntzeko saioak egiten dituzte. Autolaguntza tailerrera joateko haurtzaindegi zerbitzua ere eskaintzen dute.
“Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei babesa eskaintzea oso garrantzitsua da”, nabarmendu du Lekuonak. “Baina hori bezain garrantzitsua da”, gaineratu du, “prebentzioa lantzea”. Horregatik, eskualdeko gazteenekin tratu ona landuko dute.
Horrez gain, udaletako ordezkariek mugimendu feministak azaroaren 25erako egindako deialdiekin bat egin du. Honakoa izango da egitaraua, herriz herri:
Errenteria-Orereta
- Hilaren 18tik 30era: Beldur barik jarrerak erakusketa, Niessen merkatalgunean, Galtzarabordan, Merkatuzarren eta udaletxean.
- Hilaren 19an: Autodefentsa feminista tailerra, Patxikuko lokalean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Hilaren 25a: Auzoetako emakume elkarteek jositako oihala udaletxean eskegiko dute. Arratsaldean, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute.
Lezo
Oiartzun
- Hilaren 20an: Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko argazki masiboa, 18:00etan, Hipatiaren Lorategian. 19:30ean, Valium bada antzezlana udaletxeko areto nagusian.
- Hilaren 21etik 27ra: Haurtzaro Ikastolako ikasleen erakusketa, udaletxeko areto nagusian.
- Hilaren 23a: Indarkeria matxista sare sozialen bitartez hitzaldia, hamabost urtetik gorako gazteentzat, Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30etik aurrera.
- Hilaren 25: La teta asustada zineforuma, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, elkarretaratzea Done Eztebe plazan, 19:30ean.
- Hilaren 24tik 28ra: Erakusketa plazan inguruan.
Pasaia
- Hilaren 25a: Elkarretaratzeak, Antxoko Zumardian eta Trintxerpeko Alkateordetzaren parean, 19:30ean.
- Hilaren 26a: Urdulizko Beldur Barik topaketetara joateko autobus zerbitzua dohainik.
- Hilaren 29a: Indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide sozial eta juridikoak hitzaldia, Trintxerpeko Alkateordetzan, 18:00etan.
- Abenduaren 3a: No solo duermen los golpes bakarrizketa, Trintxerpeko Alkateordetzan, 18:00etan.