Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bihar piztuko dute Arditurriko txondorra, festa giroan

17:00etan piztuko dute txondorra, eta abenduaren 17an aterako dute ikazkinek egindako ikatza. Bisita gidatuak egiteko aukera egongo da.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/11/25
arditurriko txondorra pizten

Arditurriko txondorra pizten.

Garai bateko ikazkinen lana berreskuratzeko eta ezagutarazteko asmoz, Arditurrin urtero txondorra egiten dute. Aurtengoa bihar piztuko dute. Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatzen dute urteroko ohitura bilakatzen ari den jarduera. Txondorraren piztearekin batera hainbat ekitaldi izango dira bihar Arditurrin. Horrela, 16:00etatik aurrera, haurrentzako kalejira egingo dute Abaraxkakoek eta trikitilariek, aparkalekutik abiatuta. Ordu erdi beranduago, berriz, talo tailerra egingo dute. 17:00etan piztuko dute txondorra, bertsolari eta txistularien laguntzarekin. Ikazkinek abenduaren 17ra arte zainduko dute Arditurriko txondorra, eta abenduaren 18an aterako dute ikatza bertatik. Txondorra piztuta dagoen bitartean, gaiarekin lotutako argazki erakusketa eta bideo emanaldiak eskainiko dituzte Arditurriko interpretazio zentroan. Bisita gidatuak egiteko aukera ere eskainiko dute baita ere, aurrez telefono bidezko erreserba eginda (943 49 50 69 edo 943 49 94 21). Bisiten ordutegia astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00etara izango da; larunbatetan 16:00etatik 18:00etara ere ikusgai egongo da. Norbere kabuz bisitatzeko aukera ere egongo da. Abenduaren 4, 6, 8 eta 10ean, berriz, eskaintza bereziak egingo dituzte Tren Berdean joanda, meategiak eta txondorra bisitatzeko. Hori ere telefono bidez erreserbatu beharko da. Pagoaldetik Arditurrira hiru joan etorri egingo ditu: Pagoaldetik irteerak 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean izango dira eta Arditurritik irteerak Pagoalderantz 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan izango dira. Trenak, txondorra ikusteak eta meategiaren oinarrizko bisitak bost euro balioko du helduentzako, eta hiru haurrentzako. Sakoneko bisitak, berriz, zazpi euroko prezioa izango du. Egur ikatza ateratzeko Abenduaren 17an aterako dute ikatza. 17:00etan, Lur Kortak ipuinak kontatuko ditu, eta ordubete beranduago Olentzeroren Laguntzaileak menditik jaitsi eta ikazkinek egindako ikatza hartuko dute txondorretik. Ateratzen duten ikatza Olentzeroren Laguntzaileek Doneztebe plazara igoko dute abenduaren 24an, Olentzeroren ongietorrian. Hondarribikoen bisita Urtero legez, jendetza bilduko da bihar Oiartzungo meategien inguruan, txondorra piztearekin batera, jai giroa izaten delako urtero Arditurrin. Hondarribiko mintzalagunek aukera hori baliatu eta hara dute hurrengo irteera. Goizean joango dira meategietara eta txondorra piztu aurretik erakutsiko diete hondarribiarrei txondorra nola eraiki duten eta bertan ikatza nola sortzen den. Ikazkinek azalduko diete prozesua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.