[Argazkiak] Xabier Lukin eta Lurdes Oiartzabal izan dira azkarrenak

San Silbestre lasterketa.

San Silbestre lasterketa.

Xabier Lukin Dominguez errenteriarra eta Lurdes Oiartzabal Etxeberria lezoarra izan dira azkarrenak San Silbestre lasterketan. Hiru lasterketa egin zituen Errenteriako Atletismo Taldeak larunbatean eta nagusian, zazpi kilometrokoan, Oiartzabal eta Lukin izan ziren nagusi emakumeetan eta gizontean hurrenez hurren.

Lukinek 0:22:16ko denbora egin zuen eta Oiartzabalek 0:26:57koa.

Hiru kilometro eta erdiko lasterketan Jose Maria Peso Arzadun eta Nahia Vicente Hernandez, errenteriarrak biak, izan ziren azkarrenak. Giro paregabea izan zen nagusi lasterketan, korrikalari asko mozorro eta guzti azaldu ziren antolatzaileen deialdiari erantzuteko, eta aldarrikapenak ere izan zuen tarte herri lasterketan.

 

Zazpi kilometroko lasterketaren sailkapena

Gizonak

  • Xabier Lukin Dominguez, 0:22:16. Errenteria-Orereta.
  • Javi Gonzalez, 0:22:53. Errenteria-Orereta.
  • Alexander agirretxe San Sebastian, 0:22:54. Errenteria-Orereta.

Emakumeak

  • Lurdes Oiartzabal Etxeberria, 0:26:57. Lezo.
  • Ane Artetxe Rodriguez, 0:29:32. Donostia.
  • Eva Mansilla Romo, 0:30:11. Errenteria-Orereta

Hiru kilometro eta erdiko lasterketaren sailkapena

Gizonak

  • Jose Maria Peso Arzadun, 0:10:39. Errenteria-Orereta.
  • Imanol Peso Arzadun, 0:10:42. Errenteria-Orereta.
  • Aitor Salvador Gonzalez, 0:10:57. Donostia.

Emakumeak

  • Nahia Vicente Hernandez, 0:14:00. Errenteria-Orereta.
  • Hiart Ibarguren Criado, 0:14:57, Errenteria-Orereta.
  • Jone Jaunarena Cereijo, 0:15:23. Lezo.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend