GAUR
2017-01-18

LesMills kirol elkarteak BodyPump koreografia aurkeztuko du

Errenteriako Galtzaraborda kiroldegiak hartuko du aurkezpena.

Errenteriako Galtzaraborda kiroldegiak hartuko du aurkezpena.

LesMills kirol elkarteak BodyPump 100. koreografiaren aurkezpena egingo du Errenteria-Oreretako Galtzaraborda kiroldegian larunbatean. Munduko elkarte eta kiroldegietan aurkezpena egun eta ordu berean egingo du eta Galtzarabordako kiroldegia izango da aurkezpena hartuko duen Gipuzkoako bakarra.

Izaera solidarioa izango du gainera, izen emateen dirua Gipuzkoako Fibrori Kistikoaren elkarteari, Arnasa, emango diote-eta. Bi ordu iraungo ditu saioak, 10:00etatik 12:00etara, eta parte hartzaileek Body Pump eta Body Combat saioak tartekatuko dituzte maratoian zehar. Parte hartu nahi dutenek izena eman eta 10 euro ordaindu beharko dituzte. Horretarako Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan eman behar dute izena edo Irungo Gatewayn. Plaza mugatuak direla esan dute antolatzaileek. Errenteriako Udaleko Kiroletako azpisailak eta BeOne Errenteriak antolatu dute Gatewayren kolaborazioarekin, eta Errenteriako Merkatuaren, Fullgasen eta Sergio Santos entrenatzaile pertsonalaren babesarekin.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak