Bost edukiontzien sistema martxan da Altamira auzoan

Altamira auzoko bizilagunek aurretik aukera izan dute sistemaren gaineko informazioa jaso, eta edukiontzi marroiren giltza jasotzeko.

edukiontziak.altamira

Bost edukiontziak, gaur, Altamiran.

Atzo zintzilikarioak kendu, eta gaur da martxan Lezoko Altamira auzoan hondakinak biltzeko bost edukiontzien sistema. Aurretik, udalak informazioa eman die auzokideei horiek erabiltzeko jarraibideekin. Gainera, organikoaren edukiontzirako giltza eta zabor poltsak  jasotzeko aukera badago oraindik. Hondakinak herritarrek egunero eta nahi duten orduan utzi ahal izango dituzte edukiontzietan. Hala ere, bihar San Markos Mankomunitateko egoitzan (Donostian) gaiaren gaineko xehetasun gehiago emango dituzte Jesus Mari Martiarena alkateak eta mankomunitateko presidente Jaime Dominguez Macayak. Proba pilotua da Altamirakoa. Horren harira, Lezon Ondo Ai Gea taldeak batzarra deitu du Altamirako auzotarrekin biharko (asteazkena 18). Proposamen bat helarazi nahi die taldeak auzotarrei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.