Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Lekuonak proiektu globala izaten jarraituko du"

Errenteriako Udalak eta aldundiko Kultura departamentuak Lekuonaren gainean zuten hitzarmena aldatzea erabaki dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/01/20
Lekuona eraikinaren aurrean egin dute agerraldia.

Lekuona eraikinaren aurrean egin dute agerraldia.

Lekuonak proiektu globala izaten jarraituko du. Hala esan dute  EH Bildu eta Errenteria Irabazizek batera gaur goizean egin duten agerraldian. Irune Balenziaga eta Jose Manuel Ferradas mintzatu dira bildutakoen izenean, eta jakinarazi dute herrialdeko proiektua izatetik herri proiektua izatera pasa dela Lekuonakoa: “Hasierako proiektuak aurrera jarraitzen ez badu, egungo foru aldundiko Kultura departamentuak 700 eserlekuko auditorioa kentzeko proposamena egin zuelako da, gure herriko kultur eragileek hainbeste eskatutakoa”. Auditorioa Errenteria-Oreretarentzat “oso garrantzitsua” dela gaineratu dute eta hura kenduta Lekuonako proiektu osoa erreferente izatetik urrun kokatzen zuela azaldu dute. Horrenbestez, Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014ko urrian Lekuonaren harira sinatu zuten hitzarmena aldatzea ebatzi dute. Herri proiektua bihurtuta Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren esentzia eta Errenteria ADN kreaktiboa markak mantentzen jarraituko du bi alderdien esanetan Lekuonak: “Eraikinak sorkuntzarako gune izaten jarraituko luke, dinamika litararioa bilduko lukeen liburutegia izango du, baina bestelako sorkuntza garatzeko espazioak eskainita, auditorioa, besteak beste”. Errenteria-Oreretako eragile sozial, politiko eta kulturalei dagokiela Lekuona “edukiz janztea”, gaineratu dute. PSE-EEri, herriarentzat estrategikoa zen proiektu batekiko “ikuspegi eza”, eta partidu interesak herri interesen gainetik lehenestea leporatu diote bi alderdiek , “ez dute proiektua ulertzeko saiakerarik egin, ez dute proiektua ulertu nahi izan”. Alderdi sozialistak aste honetan etxetara bidalitako esku orriari ere egin diote aipamen EH Bilduk eta Errenteria Irabaziz alderdiek, “Lekuona gai nagusitzat zuen panfleto horrek, eta bertan, Errenteriako bozeramaile Jose Angel Rodriguez eta Kultura diputatu Denis Itxasoren gutunak jaso dituzte, eta horren bidez, Errenteriako PSE-EEk azken urteotan Lekuona gaiarekin izan duen irudi kaskarra garbitu nahi izan du, haien gezurrak eta jarrerek egoera lotsagarrietara eraman baitituzte sarritan”. Proiektu falta Lekuonarako alderdi sozialistak duen proposamena “eredu zaharretan oinarritutako liburutegia” dela gaur egun erantsi dute Balentziagak eta Ferradasek, eta proposamena baino “garapenik gabeko ideia sorta” dela eta gainera, herriko eragile-soziokulturalen behar eta dinamikak kontuan hartu gabe, leporatu diote: ” Ez die balio liburutegirako egiten den proposamen berriak, deszentralizatutako liburutegi sarearen sorrera ekarriko duena, eta Beraunen liburutegi bat zabaltzea dakarrena. Kritikatu besterik ez dute egin”. Horren erakusle, alderdi sozialistak aurrekontuan Beraungo liburutegia eta Kultur Etxerako aurreikusitako partidan 150.000 euroko jaitsiera eskatu izana dela gaineratu dute, “jaitsiera eskatu zuen alderdi bakarra izan zen, eskaera horrekin Beraungo proiektua bideraezina bilakatuz. PSE-EEk ezekoa eman dio urte hauetan zehar proiektu estrategiko honi arrazoi bakarragatik: proiektua haiena ez izatea”. Lekuonaren proiektua kolokan ez jartzeko haren alde egiteko eskatu ziotela PSE-EEri iazko irailean jakinarazi dute. Orduan Lekuonaren aldeko mozioa onartu zuen plenoak. Denek babestu zuten alderdi sozialistak salbu. “Jarrera horrekin lortu duen bakarra diputazioaren Kultura departamentuak hasierako proiektua aldatzeko proposamena mahai gainean jartzea izan da. Proposamen honek  hasierako proiektuari ateak itxi dizkio, gure herriaren garapen kultural eta sozioekonomikoarentzat inflexio puntu garrantzitsu beharko zukeena kolokan jarriz”. Diputazioaren Kultura departamentuak 1.400.000 euroko laguntza hitzartu zuen Lekuonarako 2014ean sinatutako akordioan, “orain laguntza hori bertan behera utzea erabaki du –esan du Ferradasek– proiektuaren gaineko ikuspuntu ezberdina  dutelako Kultura departamentuak eta udalak”. Gogoeta egin beharko lukeela PSE-EEk gaineratu du, “baloratu beharko luke bere kritika eta jarrerek ekarpen handiago bat ekarri duten edota justu kontrakoa eragin duten, diru sarrerak murriztea eta proiektu berdefinitu behar izatea”. Ekonomikoki aldaketa suposatuko duela gaineratu du Balenziagak, baina garrantzitsuena proiektua bera “edukiz aldatu” nahi izana dela gaineratu du, “udalak  argi du ez deula edozer gauza egin nahi, diruaren truke ez dugu edozer gauza egin nahi”. Errenteria Irabaziz eta EH Bilduk 2025 Plan Estrategikoan adostutako eta Errenteria ADN Kreaktiboa markan definitutako ildo estrategikoekin jarraitzeko apustua egiten dutela gaineratu dute, “honek eramaten baitu gure herria sorkuntzaren erreferente izatera”. Etorkizuneko proiektua herritar eta eragileek erabakitzen dutena izango dela berretsi dute, eta horren harira eragileak proiektuaren eraketan parte hartzera deitu dituzte, “herriaren osotasunari baitagokio Lekuona garatzea eta martxan jartzea”.  

Lekuonarekiko konpromisoa berretsi du EAJk

Murua, Irastorza eta Oiarbide. Argazkia: EAJ

Murua, Irastorza eta Oiarbide. Argazkia: EAJ

EAJk bestalde, prentsa oharra helarazi du Lekuonaren gainean. Bertan, proiektuarekiko konpromisoa “berretsi” eta “koherentziaz” lanean jarraitzeko asmoa azaldu ditu, Errenteria-Oreretak, bere kultur oparotasunaren neurriko auditorio bat izan dezan: “Neurri horretako proiektu bati alderdikeriak bazterrean utzita, herritarrek merezi duten erantzukizun eta errespetuarekin egin behar zaio aurre”. Errenteriak Dantzagunea bezalako lurraldeko azpiegitura izateko aukera galdu izana “penaz” hartu duela eta elkarlanean aritzeko asmoa berretsi du alderdiak, “proiektuak arrakasta izateak onurak ekarriko dizkielako errenteriarrei”. Lekuonak Errenteria-Oreretaren “kultur bizitza oparoari” merezi duen tokia emateaz gain, kultur zirkuitu zabalago batean sartzeko aukera ere suposatzen du EAJko Garbiñe Oiarbideren esanetan, eta Errenteria Euskal Herriko kultur mapan kokatzeko, “horrek tokiko ekonomia bultzatuko luke”. Errenteriako EAJren Uri Buru Batzarreko lehendakari Elixabete Muruak ere babestu du proiektua.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.