Ana Lopez abokatuak emango du hitzaldia, doakoa da, eta Kultur aretoak hartuko du 17:00etatik 19:00etara.
Euskaraz ez dakiten gurasoei begira da ikastaroa. Etxeko lanekin laguntzeko teknikak erakutsiko dizkie Kike Amonarrizek.
Mutilen futbol taldeak Hondarribia jasoko du bihar arratsaldean. Power Rangersek eta Miren Tabernak etxean jokatuko dute.
Iparraldea Bizirik kantaldia egingo dute Ergoiengo aretoan. Bidaia eta XanOlive taldeak izango dira oholtzara igoko direnak.
Oihane Bruñosi egokitu zaio aurten Danbor Nagusi izatea; Donostiako udaletxeko balkoitik haurren danborrada zuzendu aurretik Antxon zuzendu du bere ikastetxeko konpainia.
Film laburren zikloa egingo dute, bigarren aldiz, gaurtik hasita. Elkarte bat osatu dute, Zinegileak, herrian zinemazaletasuna bultzatzeko.
Otsailean autokarabana eta furgoneta bana abiatuko dira Trintxerpetik Serbiarantz. Arropa bildu dute Belgradeko kaleetan bizi diren errefuxiatuei banatzeko.
Trintxerpek gogor borrokatuko du lidergoari eusteko; Eguzki Dunboaren kontra du partida, bihar, 17:30ean, Trintxerren.
Sinadurak bildu eta idatzi bat eraman dute udalera, konponbidea lehenbailehen bila dezala eskatuz.
Errenteriako Udalak eta aldundiko Kultura departamentuak Lekuonaren gainean zuten hitzarmena aldatzea erabaki dute.
Errauste plantaren proiektua epaitegietan trabatuta dago, eta GuraSOS elkarteak abagunea baliatu nahi du auziari irtenbide adostu bat emateko; elkarteko abokatu sanjuandarrak argi du akordioa beste irtenbiderik ez dela.
2015ean, 2016ean eta 2017an jaiotako haurren gurasoek egin dezakete jada aurrematrikulazioa. Astelehen arratsaldean haur eskolaren aurkezpen bilera egingo dute.
Errenteriako Atletismo Taldeko emakume beteranoek Espainiako taldekako txapelketan parte hartuko dute. Lehiaketarik ez dute helburu, baina gogor saiatu dira euren tokia egiteko.