Urmendi Haur Eskolak aurrematrikulazio epea zabaldu du

2015ean, 2016ean eta 2017an jaiotako haurren gurasoek egin dezakete jada aurrematrikulazioa. Astelehen arratsaldean haur eskolaren aurkezpen bilera egingo dute.

urmendi haur eskola

San Sebastian Eguna ospatzen ari dira gaur Urmendin.

Urmendi Haur Eskolak aurrematrikulazio kanpaina zabaldu du. Horrela, haur eskolari buruzko xehetasunak emateko, datorren astelehenean aurkezpen bilera egingo dute 2015ean jaiotako haurren gurasoentzako. Haurtzaro Ikastolako jantokian egingo dute bilera hori, 17:00etatik aurrera. Iaz eta aurten jaiotako haurren gurasoentzako, berriz, aurkezpen bilerak eta ate irekien jardunaldiak otsailean eta martxoan egingo dituzte. Adin tarte guztientzako (bi urtekoak, ertainak eta sehaskako haurrak) da aurrematrikulazio kanpaina. Apirilaren 28ra arte egongo da izena emateko aukera. 2017ko azaroan edo abenduan jaioko diren haurren gurasoek ekainaren bukaeran izango dute matrikulazioa egiteko aukera. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 943 26 00 86 telefono zenbakira deitu beharko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.