Anunciatako haurren danborradak Antxon egin ditu beroketa lanak

Oihane Bruñosi egokitu zaio aurten Danbor Nagusi izatea; Donostiako udaletxeko balkoitik haurren danborrada zuzendu aurretik Antxon zuzendu du bere ikastetxeko konpainia.

danborrariak

Egun handia da gaur Anunciata ikastetxeko txikientzat.

Urtero legez, Donostiara irten aurretik Antxon jo dute danborrada Anunciatako ikasleek. Barrutiari bira eman diote, eta Egunezko Zentroan dauden adinekoei ere jo alaitu diete goiza. Ondoren hartu dute hiribururako bidea. Han joko dute goizean zehar, Haurren Danborradan. Ikastetxeko Oihane Bruñosi egokitu zaio aurten Danbor Nagusi izatea, eta berak zuzenduko du danborrada udaletxeko balkoitik. Arratsaldean ikastetxeko gurasoen txanda izango da. Danborradan irtengo dira Altzatik barrena, Antxoko Eskalantegi kalean bukatzeko.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.