Lapurtarren biltzar musikala egingo dute larunbatean Pagoan

Iparraldea Bizirik kantaldia egingo dute Ergoiengo aretoan. Bidaia eta XanOlive taldeak izango dira oholtzara igoko direnak.

xanolive

XanOlive.

Lapurdiko bi musika talde hurbilduko dira larunbat gauean Pagoa Kafe Antzokira. Izan ere, aretoak Iparraldea Bizirik izeneko kantaldia antolatu du. XanOlive taldea izango da Pagoako oholtzara igoko den taldeetako bat. Xano konpositore urruñarra EMC Apaizgoarekin eta Mathieu Harambourerekin elkartu da elektro-popa oinarri duen taldea osatzeko. Nortasun bikoiztasunari buruzko gogoeta egiten dute, intimitatea eta festa giroa uztartuz. Beste taldea, berriz, Bidaia izango da. Errobi taldearen sortzaile izan zen Mixel Ducau eta Caroline Philippsek osatu dute bikotea, musika trdizionala eraberrituz. Eurekin batera Mathieu Haramboure bera eta Fred Faure ariko dira. Kontzertua 23:00etan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute aurretik, eta hamabost leihatilan. Oiartzunen Amazkar tabernan, Elorsoro kiroldegia eta Pagoan bertan eros daitezke sarrerak. Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan saltzen dituzte, eta Donostian Donosti Rocken. Internet bidez, Maukan, Colectivian, Ticketean, Oferplanen eta Kutxabanken eros daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.