"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Hamaika Bat: "Beramendiren gaineko epaiak argiak eta aitzakiarik gabekoak dira"

Hamaika Bat pozik agertu da Martin Beramendik zabalik zituen bi auzietan absoluzioa lortu duelako. Ezker abertzalearen "jazarpena" salatu dute.

martin.beramendi

Beramendi 2003 eta 2007 artean izan zen Oiartzungo alkate.

Hamaika Bat-ek, Martin Beramendik zabalik zituen bi auzietan absolbituta izan eta gutxira, horren gaineko iritzia plazaratu du. Absoluzioagatik “poza” agertu du,  “Oiartzungo Udalean, ezker abertzaleak bultzatuta, mendekua bestetik bilatzen ez zuen Beramendiren aurkako hamar urteko jazarpen politikoari amaiera ematen baitzaio”. Absoluzio epai horren gaineko errekurtsorik ez dute aurkeztu ez fiskaltzak ez akusazio partikularrak ere, udalak kasu honetan. Hamaika Bat-en ustez Beramendiren kontrako auziek “ez zuten inolako oinarririk”, eta epaiak “erabatekoak” dira: “Argi geratu da ez zegoela epaiketa irekia mantentzeko inolako arrazoirik. Epaiak argiak eta aitzakiarek gabekoak dira. Prozedura judiziala era artifizialean irekia mantendu da, Beramendiren ohorea eta izen ona zikintzeko asmoz”. Gainera, Hamaika Bat-ek esan du prozedura hamar urtez zabalik izateak oiartzuarrei “milaka euro” kostatu zaiela, “hainbeste urtetako abokatuen kostuak alferrik xahutu dira”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.