Gure Esku Dago-ren mozioa plenoan
Zoru klausulei gainean eta etxe kaleratzeen inguruan jardungo dira baita ere udalbatzarrean.
Pasaiako Gure Esku Dago-k martxoaren 19an eskualdean Demoarsok antolatuta egitekoa den herri galdeketari buruzko mozioa defendatuko du biharko plenoan. Horrez gain, beste bi mozio ageri dira gaurko plenoaren gai zerrendan; hipoteketako zoru klausulei buruzkoa bata, EH Bilduk aurkeztutakoa, eta etxe kaleratzeen kontra Kaleratzeak Stop Donostiako plataformak defendatuko duena bigarrena.