Lesoinuk musika modu pedagogikoan hedatzen jarraituko du
Hilaren 24an hasiko da 31. Lesoinu, abesbatzen kontzertu batekin. Berritasunak izango ditu aurtengo ekitaldiak, eta bandaren 25 urteak ospatuko dituzte.
- Hilak 24, ostirala: Sutargi eta Hendaiako Entzun abesbatzen kontzertua. 19:00etan, Gezalan.
- Hilak 25, larunbata: Banden topaketa. 18:00etan, Gurutze Santuaren plazan.
- Hilak 26, igandea: Blues kontzertua, The Romanticos taldearekin. 19:00etan, Gezalan.
- Hilak 30, osteguna: Sei urteko haurrentzako tailer didaktikoa, instrumentua aukera dezaten laguntzeko. 18:00etan, musika eskolan.
- Hilak 31, ostirala: Gospel kontzertua, The Lord bikotearekin. 19:00etan, Gezalan.
- Apirilak 1, larunbata: MEB taldearen kontzertua. Hondarribiko, Oiartzungo, Errenteria-Oreretako eta beste hainbat herritako klarinetistek osatzen dute. 12:30ean, Gezalan. 19:00etan, Gezalan ere, euskal kantu tradizionalak jazz eran interpretatzen dituen Trad/fusion band taldea.
- Apirilak 2, igandea: Erromeria Gurutze Santuaren plazan, txalapartariekin, txistulariekin, trikitilariekin eta dantzariekin.
- Apirilak 3, astelehena: Musika eskolako ikasle eta irakasleek kontzertu pedagogikoa emango dute 11:00etan. 18:30ean eta 19:30ean Josu Sarasak informatika musikalari buruzko tailerra emango du.
- Apirilak 6, osteguna: Musika eskolako ikasleen kontzertua, Gezalan, 18:00etatik aurrera.
- Apirilak 7, ostirala: 17:00etan eta 18:00etan, txikienentzako Musikaren jolasean tailerra emango du Itziar Izagirrek, musika eskolan. 18:00etan, musika eskolan baita ere, Tomas Garbizuko hari orkestrak kontzertua emango du. 19:30ean, Lauhaizeta akordeoi taldearen kontzertua, Gezalan.
- Apirilak 8, larunbata: Kantu jira, Aiton Bordatik hasita, 12:30etik aurrera.
- Maiatzak 6, larunbata: 0 eta 3 urteko arteko haur eta haien gurasoentzako musikoterapia tailerra, Itziar Izagirreren eskutik, musika eskolan.