500 partaidetik gora Aste BatZUK iniziatibari hasiera emateko

Haizea Cuesta eta Aitzol Perez de San Roman Lau Haizetarako kideek egin dute Aste BatZUK dinamikaren aurkezpena.

Hasi da Aste BatZUk iniziatiba, hasi da euskararen festa Errenteria-Oreretan. Gaur, goiz-goizetik, lanean jarri dira dinamikari behar bezalako aurkezpena emateko. Iniziatiba bera, 13:00etan hasi da, Zumardiko karpan. Bertan, Xabier Vesga musikariak ekitaldia ireki du, hainbat euskal talderen doinurekin. Musika saioaren ostean, Haizea Cuesta eta Aitzol Perez de San Roman Lau Haizetarako kideek aurkezpena egin dute. Horretan, Ahobizi eta Belarripresten eginbeharra zein izango den erakusteko, bakoitzaren egoera zein izan daitekeen irudikatzeko bi bideo erakutsi dituzte.

Aurkezpenaz gain, egunean zehar ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte. 11:00etan, Koldo Mitxelena eskolako patioan haur eta gurasoentzat zuzendutako zirko tailerra egin dute. Aurkezpen saioa ondoren, 14:30etan, herri bazkaria egingo dute Koldo Mitxelenan. Egunari bukaera emateko, 21:00etan, Dj Oihan Vega giroa alaitzen arituko da Zumardiko karpan.

Ehunka partaide izango dira Ahobizi eta Belarriprestak hurrengo zazpi egunetan. 540 dira, azken datuen arabera, iniziatiban izena eman dutenen kopurua. Antolatzaileentzat, “itxaropentsua” da datua. Egunez egun izen emateak igotzen joan dira, etengabean.

Ahobiziak euskara egingo duten horiek izango dira. Belarriprest batekin topatzerakoan, Ahobiziek euskara mantenduko dute, Belarriprestek eskatuta. Horrela, euskara dakitenek gehiago erabiltzeko ahalegina egingo dute. Xexilio Maritxalar, 67 urteko Ahobiziak “euskarari bultzada emateko zerbait” egin behar dela esan du, eta horrelako iniziatibak euskararen inguruko “jarrerak aldatzeko erabilgarriak” direka gehitu du. “Dakitenen eta ulertzen dutenen artean”, erabilerari bultzada bat emango diotela argi du. Erabilera “falta” baten arazoa dela dio, euskaren jakintza maila igo egin den arren.

Belarriprestak euskara ulertzen duten, baina hitz egiteko zailtasunak dituzten horiek izango dira. Euskaraz egiten saiatuko dira, gaztelerara jotzeko ohitura horrekin hausteko. Juanma Alvarez, 61 urteko Belarriprestarentzat ere “oso interesgarria” da iniziatiba. Berak argi du: “Niretzako  oso garrantzitsua da parte hartzea”. Belarripresten eginkizuna “guri euskaraz egitea da, ulertzeko gai izatea”, esan du. Gainera, “euskaraz ikasten hasteko” bultzada hori emateko aukera da errenteriarrarentzat.

Hurrengo zazpi egunetan Errenteria-Orereta Ahobizi eta Belarriprestez beteko da. Ehunka izango dira, denak helburu bakar batekin: herrian euskararen kaleko erabilerari bultzada bat ematea, hamarretik zazpik hizkuntza ulertzen duten herri horretan.

Ekarpen bat

Egin iruzkin bat

*

*


*

  • Badugu Donostian euskararen erabilera areagotzeko formula! • ZUZEU
    16 urria 2017 at 18:02 - Reply

    […] ekimenak (Egia,  Añorga,  Donostiako piratak, Lasarte-Oria, Hernani, Astigarraga, Agurain, Oarsoaldea…). Azaroan Donostiako beste bi auzoetan ere ekimena martxan jarriko dute  (Intxaurrondon eta […]

  • Albiste irakurrienak

    Send this to friend