Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aste odoltsuaren memoriaren bidetik

1977ko Amnistiaren Aldeko Astea gogoratzeko ekitaldien barruan, tour politikoa egin dute Errenteria-Oreretan, Jon Graciak gidatuta.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/05/12
amnistiaren aldeko astea tourra

Madalena kalean geldialdia egin zuten, Guardia Zibilaren kuartela zegoen tokian.

Aste honetan bete dira 40 urte Amnistiaren Aldeko Aste odoltsua gertatu zenetik. Kalera Kalera dinamikak hainbat ekitaldi antolatu ditu gertaera haiek gogorarazteko. Tartean, tour politikoa. Atzo egin zuten, Jon Graciak gidatuta. Aste hartan gertatu zirenak azaltzeko, 18:30ean jarri zuten zita Herriko Plazan. 1977ko maiatzekoa ulertzeko, testuingurua azaldu zuen lehendabizi. Horrela, Burgosko prozesuaren harira hasi zen frankismoaren kontrako mugimendua azaleratzen. Errepresio-erantzun gurpil zoroa hasi zen orduan, eta Carrero Blancoren kontrako ekintzaren ondoren errepresioa areagotu zen, 1973an. Ia bi urte beranduago, ETAko Txiki eta Otaegi eta FRAPeko Baena, Sanchez Bravo eta Garcia Sanzen fusilatzeei erantzun gogorra eman zieten Errenteria-Oreretako herritarrek. Hain ezaguna zen Errenteria-Oreretako Asanblada indartzeko inflexio puntua, baina, 1976ko irailean izan zen: Josu Zabala irundarra hil zuten Hondarribiko festetan. 1977ko martxoan Sebastian Goikoetxea eta Nikolas Mendizabal etakideak hil zituztenean ere, erantzuna oso handia izan zen. Amnistiaren Aldeko Astea 1977an amnistiaren aldeko hiru aste egin zituzten Euskal Herrian. Maiatzekoa oso odoltsua izan zen. Graciak gogorarazi zuenez, ekainean lehendabiziko hauteskunde orokorrak egin zituzten, eta amnistiaren eskaera inoiz baino indartsuago zegoen. Amnistiaren Aldeko Aste hura kronologikoki azaldu zituen Graciak: maiatzaren 6ko asanblea, astea prestatzeko; 8ko manifestazioa; 10eko hitzaldiak; 11an biharamunerako greba orokorra deitzeko beste asanblea bat… 1977ko maiatzaren 12an geldialdia egin zuen Graciak, sakon aztertzeko. Greba orokorra egin zuten, eta Lezoko Orbegozo fabrikara joatea erabaki zuten. Biteri txiki kalean, Cobreros farmaziaren parean, manifestazioaren kontra oldartu ziren guardia zibilak. Atxilotuak egon zitezkeenaren zurrumurrua zabaldu zen, eta Guardia Zibilak Madalena kalean zuen kuartelera joatea erabaki zuten. Han istilu gogorrak izan ziren, eta balaz zauritutako asko egon ziren bertan, eta inguruetan. Herriaren erdigunea poliziak hartuta zuen, eta asanblea Beraunen egin behar izan zuten. Manifestazioan jaitsi ziren erdigunera, eta han izan zuten egun hartako gertaerarik lazgarrienaren berri: guardia zibilek Rafael Gomez Jauregi jubilatua hil zuten Gamon Zumardian. Graciak zehaztu zuenez, heriotza hark —baita besteek ere— erakutsi zuen poliziek edonoren kontra jo zutela, ez zirela enfrentamenduetan hil. Hurrengo egunean asanblea parrokian egin nahi izan zuten, baina apaizarekin tirabirak izan zituzten, eta Beraunera jotzea erabaki zuten. Istilu gehiago izan ziren bertan, zauritu gehiago. Maiatzaren 13ko gau hartan, egungo Musika Plazako bere etxeko balkoian zela, bala batek Gregorio Maritxalar zauritu zuen. Hamar gun geroago hil zen. Egun horretan bertan Jose Luis Cano errenteriarra hil zuen poliziak, Iruñean. Beraunen bizi zen Cano, eta hurrengo egunean —maiatzaren 14an— haren etxe parean Eusko Gudariak abestu zuten. Poliziak ez zuen Rafael Gomezen oroimenezko hileta galdu nahi izan, eta istilu gehiago eragin zituen. Maiatzaren 16ko greba orokorrarekin bukatu zen Amnistiaren Aldeko Astea, poliziak sortutako istilu gehiagorekin. Madalena kalea eta zumardia Herriko Plazatik Madalena kalera jo zuten. Maiatzaren 12ko gertaerak nolakoak izan ziren imajinatzeko parada izan zuten tourrean bildu zirenak. Gomazko pilotak eta ke poteak bota ondoren, munizio erreala erabili zuten. Hala, Graciak lekukoen testigantzak ezagutarazi zituen: “Bazegoen guardia zibil ezagun bat, El Rizos, eta hark esaten zuen ‘Dejad que se acerquen, que les vamos a volar la cabeza‘ [Utz iezaiezue hurbiltzen, burua lehertuko diegula]”.
amnistiaren aldeko astea 2

Rafael Gomez Jauregi oroitzeko plakaren aurrean zazpi krabelin gorri utzi zituzten.

Ondoren, berriro, Herriko Plazan egin zuten geldialdia. Bertan udalaren jarrera zein zen zehaztu zuen Graciak. Ekaineko hauteskundeetako emaitzak kontuan hartuta, gestora bat egin zuten. 1977ko uztailaren 13an Espainiako poliziak herrian txikizioak egin zituen (Teo gozodendan pastelak lapurtu zituztenekoa), eta hurrengo egunean gestorako ordezkariek pastelak eraman zizkieten herrian zeuden guardia zibilei. Tourra Gamon Zumardian bukatu zen. Kioskoan Rafael Gomez Jauregi oroitzen duen plaka dago (irakurtezina da egun). Aurrean zabaldutako ikurrina baten gainean zazpi krabelin gorri utzi zituzten, Euskal Herrian aste hartan hildako pertsona bakoitzeko bat. Jose Luis Maritxalarrek Xenpelar Bertso Eskolako kideak bertso sorta bota zuen. Bukatzeko, duela 40 urteko astea gogorarazteko gainontzeko ekitaldietan parte hartzeko gonbita luzatu zuten:
  • Gaur: Dokumentalaren emanaldia, 22:00etan, gaztetxean.
  • Bihar: Manifestazioa, 17:30ean, Herriko Plazatik.
  • Etzi: Urdaburura mendi martxa. 09:30ean, Susperrigitik.
  • Hilak 27: Herri bazkaria Egi-Luzen. Autobusa 13:00etan aterako da, Aralar plazatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.