Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Galeria] Kultur ekitaldiak berotu ditu xanistebanetako motorrak

Herriko seme-alaba eta eragile ugari omendu dituzte

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/08/02
xanistebanetako kultur ekitaldia 2017

Atzo omendu zituztenak, alkate eta dantzariekin.

Urtero bezala, Xanisteban Egunaren bezperaren bezperan, kultur ekitaldia egin dute. Herriko seme-alaba eta eragile ugari omendu zituzten udaletxeko pleno aretoan atzo egin zuten ekitaldian. Txistularien doinuekin batera sartu zen publikoa, lehendabizi, eta omenduak, ondoren. Josune Cousillas eta Ioritz Aizpuru zinegotziek egin zituzten aurkezle lanak. Lehenik eta behin, aurten hil den Iñaki Arbelaitzentzako esker oneko hitzak izan zituzten, herriaren alde egindako guztiagatik. Ondoren, Jexux Leonet alkateari pasatu zioten hitza. Oiartzunen, aurten, kulturaren arloan jasotako uzta aletu zuen alkateak. Xanistebanetarako, aurten ere, bi aukera eman zituen, xanistebanetan gozatu ezin dutenak gogoan izan ondoren: “Ongi pasa ala ongi pasa”. Memoria berreskuratu Aurtengo urtekariaren —47.a da— eta Mugarriren aurkezpen ofizialerako tartea ere izan zen. Urtekariaren gaiei errepasoa eman ondoren, Mugarriren 24. zenbakia egiteko ardura izan zuten Suberri Matelo eta Anton Mendizabal igo ziren oholtzara. Artikutzako trenari buruz idatzi dute. “Orain idealizatua dugun paraje hura industriala zen duela ehun urte”, esan zuen Matelok. Mendizabalek, bere aldetik, azaldu zuen Mugarri denentzako erakargarri egiten saiatu direla. Horrez gain, iragarri zuen urriaren 8an Artikutzako Trenaren Eguna egingo dutela. Herriko ondarea berreskuratzeko lanetan aritu diren bakarrak ez dira. Beloagako gazteluan lanean ari direnei ere aitortza egin zieten. Belgoaga Bizirik-eko Joxe Mari Iturriotzek jakinarazi zuenez, datorren urterako gazteluaren irisgarritasuna hobetuko dute, bertara hurbildu nahi duenarentzat. Nabarralde elkarteak gazteluari buruzko dokumentalaren zatitxo bat ere emititu zuten (abenduan estreinatuko dute). Ez zen omendu zuten elkarte bakarra izan: 1936ko Gerrak eta haren ondorioen memoria berreskuratzen duen Kattin Txiki elkarteari ere oroigarria eman zieten. Kartelak eta dantza Urtero bezala, xanistebanetako kartel lehiaketako irabazleei sariak emateko probestu zuten ekitaldia. Honakoak izan dira saridunak: 2. akzesita, Silvia Morata; 1. akzesita, Angel Blanco Egoskozabal; oiartzuar onena (irabazlearenaz gain), Onintza Etxebeste; eta kartel iragarlea, Eneko Salaberria. 100TZE sormen espaziorako bekak ere banatu zituzten gaztetxoen artean. Alaitz Bergaretxek ere jaso zuen aipamena. Urteak daramatza Udalbatzako kideei soka dantza irakasten. Emozionatuta jaso zuen saria, eta etxekoak, txistulariak eta irakasle izan zuen Maixabel Oroz izan zituen gogoan. Gaur arratsaldean, txupinazoaren aurretik, zinegotziek eta Demoarsoko kideek praktikan jarriko dute ikasitakoa. Txomin Perurena Bukaerarako utzi zuten Txomin Perurena ziklista handi izandakoa omentzeko tartea. Arritxu Iribar kazetariarekin solasaldi antzekoa egin zuen Perurenak, eta bere ibilbideko garaipenak eta bitxikeriak kontatu zituen. Horrela, esan zuen bi gurpilen gainean eman zituen lehen bueltak Altzibarko tabernaren kanpoan bizikleta uzten zutenei lapurtuta eman zituela. 1974ko Frantziako Tourrean irabazitako mendiko maillota ere aipatu zuen. Hala, maillot hura etapa bat irabazteagatik aldatuko lukeela pentsatzen zuen. “Baina handik urte batzuetara”, jarraitu zuen Perurenak, “jendea etortzen zitzaidan bere seme-alaba edo bilobei esanez ‘Honek mendiko maillota irabazi zuen’ eta hobeto pentsatu nuen”. Bitxikierien zerrenda ez zuen hor bukatu. Bere garaikur guztiak Oiartzungo Udalari eman zizkion Perurenak, baina atzo jasotakoak ez zizkiela emango iragarri zuen, barre artean. Gaur arratsaldean, Joxe Manuel eta Miguel Mari Lasa anaiekin batera, festak iragartzen dituen altxafuegoa botatzeko ardura izango du txirrindulariak. Ekitaldia bukatzean, ohorezko kontrapasa dantzatu zieten omendu guztiei. Gainera, Perurenari buruzko erakusketa inauguratu zuten, herriko tabernek eskainitako luntxarekin gozatzen zuten bitartean. Gaur festa hasiko da, modu ofizialean.

[EGITARAUA]

Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Xanistebanetako kultur ekitaldia 2017
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.