TAOko langileen grebak irauten duen bitartean bertan behera utziko du TAO zerbitzua udalak. Egoiliarrei ordaindutakoaren zati proportzionala itzuliko die.
TAOko langileen greba dela eta behin behinean bertan behera utziko du TAO udalak, abenduaren 5era arte.
TAOko langileek greba abiatu zuten atzo eta hala izango dira abenduaren 5era arte. Horren harira, grebak irauten duen bitartean TAO zerbitzua eten egingo da behin behinean. Zerbitzuaren etenaldiak irauten duen denbora kontuan hartuko duela esan du, bestalde, udalak, eta urteko TAO zerbitzuaren kuota ordaintzen duten herritar egoiliarrei deskontua egingo zailea ofizioz, etenaldiak irauten duen proportzio berean.
Abenduaren 5ean amaituko da egungo enpresaren kontratua. Data horretatik aurrera udalak kudeatuko du zuzenean TAO zerbitzua, eta zerbitzu berria jarriko du abian.