2017an jaiotako haurrentzako Atsolorra prestatzen hasiko dira

Ostegun arratsaldean egingo dute lehenengo bilera
2017ko atsolorra

Martxoaren 20an egin zuten 2016an jaiotako haurrei eskainitako Atsolorra. Ohitura berritu nahi dute aurtengoekin ere.

Atsolorraren ohitura berrituko dute datorren urtean. Horregatik, 2017an jaio edo jaioko diren haurren gurasoak deitu dituzte, ongietorri kolektiboaren prestaketarekin elkarlanean hasteko.

Atsolorra antolatzeko lehenengo bilera datorren ostegunean —hilak 9— izango da. Udaletxeko areto nagusian bilduko dira, 17:00etan. Bertan, Atsolorra zer den azalduko diete aurten guraso izan direnei, eta aurreko urtetan egindakoen berri emango dute. Ideiak lantzeko aukera ere izango dute.

Iaz jaiotako haurrei zuzendutako Atsolorra aurtengo martxoaren 20an egin zieten, udaberria iristearekin batera. 84 oiartzuar berri eman zituen 2016ak, eta horietatik 48k hartu zuten parte ongietorri kolektiboan.

Ekarpen bat

Egin iruzkin bat

*

*


*

  • Atsolorra – Guraso.eus
    25 urtarrila 2018 at 8:07 - Reply

    […] argazkiaren iturria […]

  • Send this to friend