[Bideoa] Hondakinen bilketan irtenbide “iraunkor eta merkeak” aldarri

Hondakinak

Errefusaren edukiontzia hustu zuten igande eguerdian, eta herritar askok hondakinak sailkatu gabe botatzen dituztela frogatu dute.

Pasaian edukiontzien bidezko hondakin bilketa sistema ezarriz geroztik “eman den atzerapausoa” frogatzeko asmoz, Pasaiako Udalaren hondakinen kudeaketarekin kezkatua dagoen herritar talde batek ekintza sinbolikoa egin zuen lehengo asteburuan Pasai Antxon. Errefusaren edukiontzia hustu eta bere edukia sailkatu zuten herritarren aurrean, Gure Zumardian.

Emaitza, ondokoa:

Hondakina guztira 177,1Kg.

  • Papera eta kartoia 13,1Kg .
  • Ontzi arinak 20,5Kg.
  • Beira 5,5Kg .
  • Garbigunerako fruta kaxak 17,6Kg.
  • Errefusa  18Kg.
  • Organikoa 102,4kg.

Iniziatiba bultzatu duten herritarren ustez, emaitzek argi erakusten dute “PSE-EE eta EAJk sostengatzen duten udal gobernuak borondatezko 5. edukiontzian oinarritutako sistema malgua huts egin duela”. “2015eko otsailean hondakinen %76a sailkatuta jasotzetik gaur egungo %56ra igaro gara”, ohartarazi dute, “errefusa kopurua bikoiztuz, eta ondorioz gastua biderkatuz”.

Gobernu taldeak kontzientziazio eta sentsibilitate kanpainak agindu zituela gogorarazi dute, bide batez,  eta horiek bultzatu ordez “hondakinen gaia beren agendatik desagerrarazi” dutela salatu dute.

Ekimenaren bultzatzaileen ustez, hondakinak jatorrian sailkatzea derrigorrezkoa izan behar du eta “helburua hondakinak murriztera, berrerabiltzera, birziklatzera eta konpostatzea” izan behar duela gaineratu dute.

Zentzu horretan, irtenbide “iraunkor eta merkeen mesedetan etengabe lanean jarraituko”  dutela agindu dute, “errauste plantaren alternatiba gorpuzteko”.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend