Politika publikoak ekonomia solidariotik

Lagun ugari bildu dira Ekonomia Sozial eta Solidario batentzako Tokiko Politika Publikoen mintegira.

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azokak Merkatuzar hartuko du bihar, REAS Euskadi, OatuKoop eta Saretuzen eskutik. Beste eredu bat, soziala eta eraldatzailea baita solidarioa ere  posible dela erakutsiko dute 55 postuetan izango diren eragile eta enpresek egun osoan zabalik izango den azokan. Aurretik, mintegia egin dute. Gaur izan da hori eta ekonomia sozial eta solidario batentzako tokiko politika publikoen gaineko hausnarketa egin dute bildutakoek Xenpelar Etxean.

Lagun ugari bildu dira, baita udal ordezkari dezente ere: Julen Mendoza alkatea, Jon Txasko, Bernar Lemos, Itziar Ostolaza (hitzaldietako batean partaide izan da) Ion Collar eta Nagore Basurto, besteak beste. Ekonomia solidariotik lurraldeak eraldatzeaz aritu dira REAS Euskadiko kideak, erosketa publiko arduratsu eta eraldatzaileak sustatzeko moduaz Santiago Lesmes aholkularia, eta etxebizitza komunitarioen gaineko esperientzia jarri dute mahai gainean Bartzelonako Sants auzoko La Borda eta Errenterian udalaren gazteentzako etxebizitza komunitario proiektuaz mintzatu dira.

Gaurkoa aperitiboa izan da, interesgarria eta eraikitzailea, baita eraldatzailea ere. Bihar berriz, egungo sistema ekonomikoa eraldatu nahi duen orok aukera izango du beste ereduetara hurbiltzeko, dagoeneko martxan diren esperientzia eta enpresa errealak ezagutzeko eta eraldatzaile bihurtzeko.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend