Kale garbitzaileen eta hondakin biltzaileen greba mugagabea, 20tik aurrera

kalegarb.greba

Sindikatuen agerraldia, gaur, Donostian.

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek gaur iragarri dutenez, kale garbiketako eta hondakinen bilketako —besteak beste— Gipuzkoako langileek greba mugagabeari ekingo diote hilaren 20an. Zehazki, euren asmoa da hilaren 19ko 21:00etan hastea greba hori. HITZAk jakin ahal izan duenez, Errenterian, Hondarribian, Irunen, Lezon eta Oiartzunen izango luke eragina protestaldi mugagabeak. Pasaian ez.

Bi sektore horietako hitzarmen kolektiboa 2015eko abenduan bukatu zen. Hori negoziatzen ari dira ordutik patronalarekin —sektoreko hainbat enpresa daude bertan—. Mahaian, hiru eskaera nagusi: soldatak KPIaren gainetik igotzea; lanaldi partziala duten langileentzat lanpostu hutsak betetzeko prozedura bat egotea; eta hitzarmenak jasotzea eskatzen diren baldintzen mugagabetasuna. Horrez gain, erakundeei begira, kontratazio pleguetan zerbitzu horiek esleitzeko, berrikuste ekonomikoak erdiesteko aukera ematea eskatzen dute.

Sindikatuek eskatutakoak patronalak ez dituelako onartzen deitu dute greba mugagabera. 1.200 langilerengan izango luke eragina. Bi urte daramate negoziatzen patronalarekin, baina akordiorik ez.

Sektore horrek, zehazki, ondorengo lanbideak hartzen ditu bere barruan: bide garbiketa publikoa, ureztaketa, etxez etxeko zabor bilketa, hiri-hondakin solidoen zabortegiak, hiri-hondakin solidoen tratamendua eta ezabapena, gaikako bilketa, birziklapen plantak, estolderiaren garbiketa eta kontserbazioa, hondartzen, kaiena, ibaien eta ibai ibilguen garbiketa, mantentze lanak eta kontserbazioa.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend