Azken agurra eman dio Zigor Garrok amari

Zigor Garrok azken agurra eman dio amari senide eta lagunek babestuta.

Zigor Garrok azken agurra eman dio amari senide eta lagunek babestuta.

Zigor Garro Perez euskal preso Oreretarrak azken agurra eman dio gaur Zokoan (Lapurdi) Paki Perez amari. Urtarrilaren 29an zendu zen Perez eta Errenteria-Oreretan agurra egin bazioten ere, gaur agur ekitaldia egin diote Zokoan. Bertan izan da Zigor Garro preso oreretarra. Euskal Herritik 680 kilometrora dagoen Saint Maur espetxetik eraman dute amari azken agurra emateko. Senide, hurbileko eta lagunak bildu dira bertan Paki Perez zenari azken agurra eman eta Garrori babesa erakustera.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend