Legarreko maldako irisgarritasuna hobetu nahi du udalak eta Iparralde etorbidea berrantolatu; inguruko bizilagunak bilerara deitu dituzte
Legarrea kaleko irisgarritasuna hobetu nahi dute.
Martxoaren 5ean hasiko dira Legarrea kalearen irisgarritasuna hobetzeko eta Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak. Hori baino lehen, Oiartzungo Udalak Legarrea kaleko bizilagunekin zein Iparralde etorbidean Legarrea eta Elizalde hotelaren artean bizi direnekin bildu nahi du.
Hitzordua hilaren 23an —datorren ostirala— jarri dute, euren etxeetatik ez oso urruti. Manuel Lekuona bibliotekan geratu dira, 19:00etan. Udalak azaldu nahi die lanak nola egingo dituzten, eta auzotarrei nola eragingo dien. Bizilagunen zalantzak argitzeko ere baliatuko dute.