Plenoak martxoak 8ko lanuztea babestu du

plenoa

PSE-EEk bere mozio propioa defendatu zuen, baina ez zuen gainontzeko taldeen babesik lortu.

Mugimendu feministaren aldarrikapenak bere egin zituen Pasaiako plenoak lehengo asteartean. Mahai gainean bi mozio izan ziren; batetik Pasaia Ahal Duk aurkeztu eta EAJ eta EH Bilduren ekarpenez adostutakoa, eta bestetik PSE-EEk aurkeztutakoa. Lehena atera zen aurrera.

Taldeek mugimendu feministak Martxoak 8rako plazaratutako aldarrikapenak bere egin zituzten eta antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu zuten.

Aurrekontua behin betiko onartuta

EH Bildu eta Pasaiak Ahal Du-ren kontrako botokoekin 2018ko aurrekontua behin betiko onartu zuten. Oposizioko taldeak, zentzu horretan, aurrekontua aurkeztu zenean defendatu zuten jarreretan berretsi ziren.

Astearteko plenoan jakin zenez, aldaketa bat egin du aurrekontuan udal gobernu taldeak, Donibaneko biblioteka berrian ariko den liburuzainaren lanaldia %60a igotzeko. Erabakia denen babesa izan du, baina EH Bildurentzat, ez da nahikoa, Donibaneko biblioteka behingoz zabaltzea poztekoa den arren, beste barrutietako biblioteketan ezarri ziren murrizketei eusten zaielako.

Trintxerpeko guraso talde batek udaleku irekien eskaintza 12 urtera arte luzatzea eskatu du.

Bestetik, astearteko plenoan nabarmentzekoak EH Bilduren zinegotzi berri Amaia Irulegiren kargu hartzea batetik, eta Trintxerpeko guraso talde batek gai zerrendatik kanpo luzatutako eskaera bestetik.

Plenoa bukatuta hartu zuten hitza Trintxerpeko gurasoek, azkeneko bi urtetan egin duten eskaera bati udalak ez diela erantzun azaltzeko eta erantzun baten eskean. Pasaiako Udalak urtero antolatzen dituen udaleko irekien eskaintza 12 urtera arte luzatzea nahi dute.

Alkateak erantzun zien, han bertan, “aurten behintzat halakorik ez dutela aurreikusten” argi utzita. Adin tarte horretarako, aldundiaren udalekuez gain  udalaren kirol txokoen eskaintza badela erantzun zien Izaskun Gomezek.

Azkenik, kultura zinegotzi Miriam Canok Karmengo Ama ikastetxeko lanak martxoaren 12an hasiko direla iragarri zuen.

Onartutako mozioa

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend