[Galeria] Espazio publikoa eurena egin dute, berdintasunaren alde
Azken urteetako manifestaziorik jendetsuena egin dute Errenteria-Oreretan; emakumeen plantoa mobilizazioan irudikatu dute
Kontsumoa eta hezkuntza
Lantokietan eta zaintzan greba egiteaz gain, kontsumoaren eta hezkuntzaren arloetan ere deituta zegoen. Sistemak gorputzak merkantzia bezala saltzen dituela salatu dute, eta munduan milioika emakumek pairatzen dutela. Hezkuntzari dagokionez, etorkizuna eraikitzeko erreferente berriak eskatu dituzte, eta aniztasunez betetako eskolen beharra mahaigaineratu dute. Gaurkoa hausnarketarako eguna dela azaldu dute. “Dohainik egiten dugun lana zein den ikusiko da, eta gure aniztasunetik, bata bestearengandik ikasiko dugu. Elkarren babesa izango dugu horretarako”, zehaztu dute. Arratsaldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute —19:30ean hasiko da, Herriko Plazatik—. Bitartean, balkoietan amantalak jartzeko eta besoko moreak janzteko deia egin dute. “Mundua geldituko dugu, borrokan jarraitzeko”.




























