Lezoko emakumeek planto egin dute. Goizean Saldise plazan elkartu egin dira elkarretaratzea egiteko. Asko izan dira grebarekin bat egin dutenak.

Saldise plazako elkarretaratzea.
Lezoko emakumeek planto, greba egin dute gaur. Mobilizazio jendetsua egin dute Karlos Saldise plazan, elkartu egin dira, aurtengo Martxoaren 8a borroka eguna dela adierazteko. More kolore asko, besokoetan eta jantzietan. Eta aldarri ozen bat: “Gaur, emakumeok, planto”.
Goizeko 11:00etan egindako elkarretaratzeaz gain, Lezon beste hainbat ekintza eta ekitaldi antolatu dituzte Martxoaren 8aren harira. Ondoko estekan horiek ikusteko aukera:
Jarraian, elkarretaratzearen hainbat irudi.