Maiatzaren 8an, asteartea, hitzaldia emango du udaletxeko pleno aretoan; Abaraxka ludotekak antolatu du saioa
Aingeru Oiartzabal (Oiartzun, 1984). [Argazkia: www.aingeruoiartzabal.com].
Aingeru Oiartzabal psikologo oiartzuarrak hitzaldia emango du maiatzaren 8an, asteartea. Dolu prozesuetan aditua da Oiartzabal, eta emanak ditu gaiari buruzko hitzaldiak.
Pasa den urrian, esaterako.
Maiatzeko solasaldian, baina, dolu mota zehatz bati buruz ariko da: haurren dolu prozesua. Saioa 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Abaraxka ludotekak antolatu du ekitaldia.