Arraguan dena prest dute, auzoetako festen sortari hasiera emateko

Hilaren 11tik 13ra festen aperitiboa egin ondoren, 18tik 20ra etorriko dira ekitaldirik potoloenak

Arraguako festak

Haurrentzako ekitaldirik ez da faltako.

Zortzi auzo ditu Oiartzunek, eta horietatik zazpik ospatzen dituzte festak. Lehenengoak hilabete honetan ospatuko dituzte, Arraguan. Bi asteburutan banatu dute egitaraua. Lehenengoan, 11tik 13ra, truk txapelketa, bertso afaria eta futbol txapelketa egingo dituzte. Bigarrenean —18tik 20ra— etorriko da ekitaldi uholdea. Honakoa izango da egitaraua: Hilak 11, ostirala
  • 22:00etan: Truk txapelketa mundiala Aldeguna elkartean (15 euro errepeska barne).
Hilak 12, larunbata
  • 21:00etan: Bertso-afaria Unai Agirre eta Iker Zubeldiarekin, Aldeguna elkartean. Txartelak salgai daude Kabitxo, Kastro eta Amazkarren, hogei euroren truke. Menua: txorizoa, bakailao tortilla, saiheskia, postrea eta edariak.
Hilak 13, igandea
  • 10:30ean: Futbol txapelketa gaztetxoentzat, pista berrian.
Hilak 18, ostirala
  • 14:00etan: Jubilatuentzat bazkaria, Aldeguna elkartean.
  • 18:00etan: Txupinazoa, Aldeguna elkarteko atarian. Ondoren, Agurra, kalejira Lartaungo txistulari, dultzainero, buruhandi eta Oiartzungo Erraldoien konpartsarekin.
  • 19:00etan: Gorriti Show.
  • 20:00etan: Elkarretaratzea, frontoian hasita.
  • 21:30ean: Elektrotxufla, rock txaranga.
Hilak 19, larunbata
  • 10:00ean: Diana.
  • 11:00etan: Haurtzaroko dantzarien eta bertsolarien ikuskizuna frontoian.
  • 14:00etan: Herri bazkaria.
  • 19:00etan: Danborrada.
  • 22:00etan: DJ Xab, “nekatu arte”.
Hilak 20, igandea:
  • 09:00etan: Meza.
  • 10:00etan: Diana.
  • 10:30ean: Pilota partidak Oiarperen eskutik.
  • 11:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 18:00etara: Jolas-parkea eta puzgarriak.
  • 12:00etan: Haurrentzako jolas eta tailerrak.
  • 12:30ean: Toka txapelketa.
  • 17:00etan: IV. Bizkotxo txapelketa.
  • 18:00: Irrien Lagunak: Zatoz jolastera ikuskizuna.
  • 19:00etan: Txokolate jatea. Festak bukatzeko, zezen-suzkoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.