Goiko Eskolak Arraguako festekin bat egingo du
Kontzertuak, bakarrizketa eta herri afaria antolatu dituzte larunbat arratserako
Pasa den asteburuan Arraguako festen aperitiboa egin dute, hiru ekitaldirekin. Datorren asteburuan, berriz, izango dira ekitaldi gehienak. Goiko Eskolak ere bat egingo du auzoko festekin, eta beren egitaraua antolatu dute larunbat arratserako. 18:30ean hasiko da, Igor Arzuaga pianistarekin. Arabarra Exkixun aritu zen, eta ondoren Mikel Urdangarinekin. Bakarkako ibilbidean lau disko atera ditu. Ondoren, Jo ta Tiro taldearen txanda izango da. Oiartzungo jatorrizko izendapena duen punk rocka egiten dute. Biribiltzeko Ion Martinez Esnaola Txiki-k bakarrizketa eskainiko du. 21:30 inguruan herri afaria egingo dute, bost euroren truke. Ondoren, musika gehiago, Komando Patxaran zarauztarrekin eta Dj Txilly oiartzuarrarekin. Arraguako festen egitaraua ikusteko,