Uharteko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute

Uharteko 38 urteko emakume bat hil du haren senarrak. Larunbatean izan zen gertakaria, Iruñeko ospitalera eraman zuten emakumea eta astelehenean zendu zen.

indarkeria matxista

Bihar deitu du elkarretaratzera mugimendu feministak.

Uharteko 38 urteko emakume bat hil du haren senarrak. Larunbatean izan zen gertakaria, eta senarrak berak eman zuen abisu emaztea konorterik gabe zegoela bainugelan. Iruñeko ospitalera eman zuten emakumea eta astelehenean zendu zen. Foruzainek gizona atxilotu zuen eta epaileak espetxeratzeko agindu du. Hilketa matxista salatzeko  elkarretaratzera deitu du  Oreretako Mugimendu Feministak bihar (osteguna) 19:30ean Niessen merkatalguneko sarreran. Sistema patriarkalari aurre egiteko autodefentsa feministan sakontzera deitu du mugimendu feministak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.