[Galeria] Inoiz baino ekitaldi gehiago duen larunbata iritsi da

Baserritar Eguna astelehenetik garuko egunera pasatzeak ekitaldiak ugaritu ditu; goizean ganadu feria eta erraldoiek hartu dituzte kaleak

santakrutzak 2018 irailak 15

Goiko Plazan ezohiko bisitariak izan dira.

Irailaren 15a da, santakrutzetako egun handiaren biharamuna, baina hori ez da ekitaldien kopurua handia izateko galga izan. Goizean, Baserritar Eguneko ohiko ekitaldiak egin dituzte: ganadu feria eta idi dema. Goiko Plazara jende dezente hurbildu da. Bestelako girorik ez da falta izan. Erraldoiek eta buruhandiek ez dute hutsik egin, eta kantu jira ere bai kalez kale ibili da. Marmitako bazkaria prestatzen aritu dira goiz-goizetik Arratsaldean ere ekitaldi asko egingo dituzte. Beraz, argazkiak ikustean, murgildu festa giroan!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.