Ugaldetxoko festekin bukatuko dira auzoetako ospakizunak

Ostiral arratsaldean hasi eta igandera arte ospatuko dituzte; udako festen zikloa itxiko dute ugaldetxotarrek
taloak

Larunbatean taloak dastatzeko aukera egongo da.

Oiartzungo auzoetako azkeneko festak iraileko azkeneko asteburuan ospatuko dituzte. Ugaldetxon izango dira, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Truk txapelketak ez du hutsik egingo —40. aldia izango da—. Ekitaldi berriak izango dira, eta adibidez, Labore Oarsok talo dastaketa eta Ihurritako errotara bisitaldia antolatu ditu. Honakoa izango da egitarau osoa:

Hilak 28, ostirala

  • 18:30ean: Festen hasiera.
  • 19:30ean: Elkarretaratzea.
  • 22:00etan: XL. Truk Txapelketa (karpan).

Hilak 29, larunbata

  • 09:00etan: Diana.
  • 10:00etan: Meza.
  • 10:30ean: Duatloia.
  • 12:00etatik 14:00etara: Talo festa Laboren eta Ihurrita errotara bisita.
  • 14:00etan: Bertso bazkaria (Alaia Martin, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa).
  • 19:00etan: Matraka elektrotxaranga.
  • 21:00etan: Tony Rocketen kontzertua.
  • 23:00etan: Erromeria Ingo al deu-rekin.

Hilak 30, igandea

  • 09:00etan: Diana.
  • 11:00etan: Euskal dantzen emanaldia, muxikoak eta kotxe erakusketa.
  • 12:00etan: Tortilla txapelketa.
  • 17:00etan: Xomorro zirku-taldea (Kalexa plazan).
  • 18:00etan: Toka txapelketa.
  • 19:30ean: Zezen suzkoa.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend