Elkarretaratzera deitu dute Antxon eta Trintxerpen, hilketa matxisten kontra
Kontzentrazioak bihar dira, hilak 27, 19:00etan, Antxoko Gure Zumardian eta 19:30ean Trintxerpeko alkateordetzan.
Bilbon atzo izandako azken hilketa matxistak berehalako erantzuna izan du eskualdean. Pasaiako mugimendu feministak Antxon eta Trintxerpen elkarretaratzeak antolatu ditu, eta eskualdeko udalek, Berdintasunerako Kontseiluek eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bere egin dute deialdia eta parte hartzera deitu. Elkarretaratzeak bihar dira: Antxokoa, 19:00etan, Gure Zumardian, eta Trintxerpekoa, 19:30ean, alkateordetzan. Eskualdeko erakundeek hildako emakumearen familiari elkartasuna helarazi eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertu dute.