Oarsoaldeko udalek bat egin dute mugimendu feministaren deialdiekin

Errenteria-Oreretan eta Pasaian egingo diren mobilizazioetara joateko deia egin dute eskualdeko erakundeek

Maguette Mbeugou 25 urteko emakumea hil zuten atzo eguerdian Bilbon.
indarkeria matxista niessen

Niessenen elkartuko dira bihar arratsaldean, baita Pasai Antxoko zumardian ere.

Ertzaintzak Mutrikun atxilotu zuen arratsaldean, hilketa leporatuta. Indarkeria matxista hori salatzeko, Oarsoaldeko lau udalek eta Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egin dute Oarsoaldeko Mugimendu Feministak egin dituen deialdiekin. Bihar —osteguna, hilak 27— elkarretaratzea bana egingo dute Errenteria-Oreretako Niessen merkatalgunearen sarreran eta Antxoko Gure Zumardian. Bat egitera deitu duten erakundeek “jendaurrean eta aho batez” iragarri dute emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dutela. “Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen”, zehaztu dute, “eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Era berean, adierazpena baliatu dute hildako emakumearen senideei elkartasunik beroena helarazteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.