Abaraxkak ate irekien bi aste egingo ditu, eskaintza ezagutarazteko

Familia eremua eskainiko du astelehenetan, eta Lehen Hezkuntzako haurren txanda asteartetik ostiralera izango da
abaraxka 2018/2019

Abaraxkak stelehenetik ostiralera irekitzen ditu bere ateak.

Abaraxka udal ludotekak ate irekien egunak egingo ditu gaurtik —urriak 1— aurrera, hilaren 12ra arte. Helburua da Oiartzungo familiek ludoteka bera eta duen eskaintza ezagutzea.

Aurreko ikasturtean bezala, astelehenetan familien txokoa eskainiko dute, 0 eta 6 urte arteko haurrentzako. Asteartetik ostiralera, berriz, Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleen txanda izango da. Bata eta besteari buruzko informazioa jaso daiteke datozen egun hauetan. 16:30etik 19:30era egongo dira, ludotekan, bisitarien zain.

Izen ematea ere egun hauetan egin beharko da. Zerbitzua dohainik eskaintzen du Oiartzungo Udalak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend