Gaurik ilunenaren zain daude Oiartzunen

Bosgarren urtez, Abaraxka ludotekak, gazteen antzerki taldeekin batera, Gau Beltza antolatu du hilaren 31ko arratserako; afari-merienda eta paseoa egingo dute
gau beltza 2017

Asteazkenekoa izango da urteko gaurik beltzena.

Bosgarren urtez jarraian, Gau Beltza egingo dute Oiartzunen. Garai batean baserrietan egiten zen Arimen Gaua berreskuratzen hasi ziren Abaraxka ludotekakoak, eta aurten ez dute hutsik egingo. Gazteen antzerki taldeekin arituko dira elkarlanean.

Asteazkenean, hilak 31, Kontzejupe plazan jarri dute zita, 20:00etan. Lehendabizi afari-merienda egingo dute, toki horretan bertan, eta ondoren hilerrira abiatuko dira. Beldurrak, sorpresak eta suzko akerra topatuko dituzte Kontzejupe plazatik hilerrirako joan-etorri horretan.

Gau Beltza alternatiba moduan jaio zen 2014an. Urriko azkeneko gaua kontsumismoan oinarrituta ospatu beharrean, beste modu batera egin daitekeela erakutsi nahi dute. Horregatik, jantziak prestatzeko etxeko arropa zaharrak erabili ohi dituzte.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend